WhatsApp aplikazioaren milioika erabiltzaileek jada modu ilunean ikus dezakete aplikazioa; ezaugarri hori erabilgarri dago bai iOs-en bai Android-en. Erabiltzaileak irrikan omen zeuden aukera hori aktibatu eta erabiltzeko. Modu ilun horren bidez sistema eragileek zein aplikazioek tonu ilunak edo kolore beltza erabiltzen dituzte. Tonu horiek energia gutxiago kontsumitzen dute, eta osasuntsuagoak dira erabiltzaileentzat. Pantailari tarte luzez […]