Twitter-ek ahots-txioak egiteko aukera abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2020ko eka. 19a, 11:04

Funtzionaltasun berriak 140 segundo ahots-txioak argitaratzeko aukera eskaintzen du, eta hariak automatikoki sortzen dira.

Twitter-ek iragarri du ahots bidezko txioak mundu osoan jarriko direla martxan, podcast-ak eta Whatsapp-en ahots-oharrak masiboki erabiltzen diren une honetan. Twitter-en arabera, oraingoz, ahots-txioak “Twitterreko pertsona-talde mugatu batentzat” sor daitezke eta iOS plataforman baino ez. Oraindik ez dago Androiderako eta web-zerbitzurako merkaturatze-planik.

Hartara, datozen asteetan, Appleren gailu guztiek ahotsarekin txiokatzeko aukera izango dute. Mundu guztiak ikusi, entzun eta erantzun ahal izango die mezu horiei, sistema eragilea edozein dela ere.

Twitter-en arabera, “gauza asko ezin dira esan edo interpretatu testua erabiliz; beraz, espero dugu ahots bidezko txioek esperientzia gizatiarragoa sortuko dutela bai entzuleentzat bai narratzaileentzat”.

Ahots-txio bakoitzak 140 segundo bitarteko audioa onartzen du. Denbora hori igaro ondoren, aplikazioak ahots-mezu berri bat sortuko du automatikoki, eta haria sortuko da.

Twitter behin baino gehiagotan saiatu da audoa sartzen bere aplikazioan. Konpainiak aukera hori estreinatu zuen 2018an. Oraingo bezala, iOSerako aplikazioan bakarrik probatu  zen; ez zen inoiz merkaturatu Android-erako.