Azkue Fundazioak Bziber lehiaketa abiatuko du gazteek euskarazko edukiak sor eta argitara ditzaten Interneten. Sare sozialetan oinarritutako lehiaketa da: Tik Tok eta Instagram. Edurne Azkarate aktoreak lau erronka proposatuko dizkie Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei. Proba horiek gaindituz gero, bi iphone 8ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimena uztailaren 9an hasiko da […]