Azkue Fundazioak Bziber lehiaketa abiatuko du gazteek euskarazko edukiak sor eta argitara ditzaten Interneten. Sare sozialetan oinarritutako lehiaketa da: Tik Tok eta Instagram.
Edurne Azkarate aktoreak lau erronka proposatuko dizkie Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei. Proba horiek gaindituz gero, bi iphone 8ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimena uztailaren 9an hasiko da eta uztailaren 20an amaituko da, bi sarien irabazleen izenen argitalpenarekin.
Bziber lehiaketa Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sare sozialetan oinarritzen da, batik bat Tik Tok sarean. Bi astetan, uztailaren 9tik 15era bitartean, Edurne Azkarate aktoreak erronkak proposatuko dizkie Bizkaiko gazteei proba horiek egin ditzaten. Behin lau proba horiek gaindituta, iphone 8en zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Horretaz gainera, Euskadi Gazteako kide eta ETBko aurpegi ezagun Ainhoa Etxeberria eta Egoitz Txurruka Txurru lehiaketaren jarraitzaile nabarmenak izango dira. Biak ala biak oso aktiboak dira Tik Tok-en.
Aurkezpen ekitaldia
Azkue Fundazioak Bziber egitasmoa aurkeztuko du asteazkenean, uztailak 8, Bilbon dagoen Euskararen Etxean, 10:30ean.
Aurkezpen-ekitaldian Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura Eta Kirol Saileko foru diputatuak parte hartuko dute.