Oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzako edukiak argitaratu ditu Booktegik

eguzkilore

Interneteko Booktegi plataformak hainbat eduki jarri ditu sarean oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzat, Eguzkilore izenburupean. “Hamaika ipuin dira, audio, bideo eta liburu formatutan daude, eta oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzat prestatu ditugu”, iragarri du Booketgik. Eguzkilore ataleko testuak Josu Zabaletak eta Fito Rodriguezek idatzi dituzte; Oihana Maritorenak irakurri ditu; eta ilustrazioak Irrimarra Ilustrazioek egindakoak dira. […]

Osorik irakurri