Twitter sare sozialak bertxio funtzioa aldatu du, erabiltzaileek argitalpenetan iruzkin bat gehi dezaten eta zuriz utz ez dezaten. Aldi baterako neurria da, AEBetan azaroan egingo diren hauteskundeek eragindakoa.
Orain, bertxiotzeko botoia sakatzean, erabiltzaileek ezin izango dituzte albiste jakin batzuk ohiko moduan partekatu: nahitaezkoa izango da iruzkin bat sartzea, nahiz eta iruzkin horrek informazioarekin zerikusirik ez izan.
Konpainiak bere kontu ofizialaren bidez nabarmendu du bertxiotzeko funtzio berri hori aldi baterako aldaketa bat besterik ez dela izango.
Neurri honen aurretik, irailean, Twitterrek beste neurri bat hartu zuen erabiltzaileek albisteak irakur zitzaten partekatu baino lehen. Horretarako jakinarazpen sistema bat abiatu zuen.
Neurri hori ekainean hasi zen probatzen Twitter: sistemak erabiltzaileari jakinarazten zion albistea irakur zezala partekatu baino lehen, hau da, albistearen estekan klik egin zezala partekatu baino lehen.
Hiru hilabetez probak egin ondoren, konpainiak jakinarazi zuen funtzio horren ondorioz erabiltzaileek % 40 gehiago irekitzen dituztela artikuluak jakinarazpena ikusi