Euskaraz bizi, ikasi edo euskara sustatzeko baliabideak bildu ditu “Gozatu Sarean Euskaraz” ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2020ko aza. 5a, 09:07

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ekainean jarri zuen abiatu Gozatu Sarean Euskaraz ekimena. “Ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta baliabideak biltzea eta herritarren eskura, modu errazean, jartzea du helburutzat ekimenak”. Bada, oraingoan euskaraz bizi, ikasi edo euskara sustatzeko baliabideak bildu ditu https://gozatusareaneuskaraz.eus/gehiago atarian.

Aurretik beste hiru eremu jorratu eta bildu zituen Gozatu Sarean Euskaraz” ekimenak:

“Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Horren ondorioz, diru-laguntza deialdietan edo beste sustapen-lerro batzuetan parte hartu duten guztioi esker, une honetan euskarazko baliabide ugari aurki daitezke sarean”.