Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren eta Suspergintza EDE Fundazioaren arteko lankidetzatik sortutako ekimena da Haritulab. Haritulaben xede nagusia bizitza aintzat hartzen hartzen duten digitalizazio prozesuak sustatzea da, bai eta digitalizazioaren eta gizartearen inguruan, ezagutzan sakontzea eta horren baitan proiektuak lantzea.
Hauexek dira Haritulabek antolatutako lau laborategiak:
- Autodefentsa digitala:
Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko 3 lantegi.
- Bideo-jokoak:
Azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko. Honek zenbait teknika beharrezko egiten dituelarik, batzuk ezagutuko ditugu.
- Fabrikazio digitala:
Fabrikazio digitala gure bizitzako ia gauza guztietan dago, ordenagailu bidez diseinatu eta diseinua makina batekin egitea da fabrikazio digitala. Azken 10 urteetan 3D inpresioa fabrikazio digitalera urbiltzeko bidea izan da, baina badago zenbait jende giza eraldaketarako tresna bezala ere ikusten duela. Lantegi hauetan horren inguruan ibiliko gara.
- Sorkuntza digitala:
Askotan interneten gure buruak kontsumitzaile hutsak bezala ikusten dugu. Baina esploratzeko eta esperimentatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu. Hiru lantegi hauen bidez esperimentazio hutsean sartuko gara.
Izen-ematea webgune honen bitartez egin beharko da: 16-20 urte inguruko gazteei zuzenduta dago; 15 parte-hartzaile baino ez onartuko dira ikastaroko.