Gailuak edozein web orritatik euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu, eta, gainera, itzulitako testuak irakurtzen ditu; Itzuli itzultzaile neuronalak 41 milioi itzulpen egin ditu orain urtebete sortu zenetik gaurdaino Eusko Jaurlaritzak luzapen bat jarri du herritarren eskura, Itzuli itzultzaile automatikoari lotzeko. Hala, tresnen katalogoa zabaldu du, ikasle eta profesionalentzako testuak errazago eta hobeto itzultzeko. 3.700 erabiltzaile inguruk deskargatu dute […]