Bilboko rBorn Games garatzaileak bere lehen bideo-jokoa kaleratu du gaur. The Five Covens jokoan magia eta puzzleak bilduko dira erronkez jositako abenturan. Fantasiazko Erdi Aroko mundu euskaraz gozatzeko aukera edukiko dute jokalariek, euskaratuta argitaratu baita. Game Erauntsiak jakinarazi duenez, PlayStation 4rako plazaratu dute The Five Covens PlayStation Talents Games Camp egitasmoaren babespean garatu ondoren. Garatzaileek “bideo-jokoen lehen hiru dimentsioko abentura klasikoetara […]