Facebook, Microsoft eta Apple konpania handien arabera, etorkizunean, telelanean jarraituko dugu eta teleportatu egingo gara errealitate areagotuko betaurrekoen bidez. Ahaz ditzagun Zoom, Meet edo Teams. Mark Zuckerbergek dio 2030ean “teleportatuko” egingo garela etxeetara edo bulegoetara lanaz hitz egiteko. Microsoftek halaber, argi utzi zuen bere Mesh teknologiarekin etorkizun horretara eraman nahi gaituela, ez bideokonferentziaz, errealitate birtualaz […]