Sustatu.com webgunean jasotzen denez, Euskarazko Wikipediak ikasleei egokitutako Txikipedia aplikazioa abiatu du, zeinak 3.000 artikulu baino gehiago kontsultatzeko aukera eskaintzen duen. iOS eta Android bertsioetan dago eskuragarri. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bultzatu du proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) koordinatu du, eta CodeSyntax enpresak egin du aplikazioaren kodeketa (Sustatu edo Egunean Behin egiten dituen enpresa eibartarra). HPSk zuzendu zuen […]