Twitter-ek urteko lehen hiruhilekoari dagozkion emaitza fiskalak argitaratu ditu. Emaitza horiek gizarte-sarearen egoera ona erakusten dute: pandemiak mesede egin dio, eta sareko solasaldiek gora egin dute. Twitter-ek emandako datuen arabera, 199 milioi pertsonak erabiltzen dute egunero sare soziala. Hartara, zazpi milioi erabiltzaile gehitu dira egunean, 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta; iaz, egunean 192 milioi erabiltzaile zeuden. […]