PuntuEUSek gaur, Interneten Nazioarteko Egunean, jakinarazi duenez, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera handitzeko. Hitzarmenaren ondorioz, “adimen artifizialean euskararentzat emandako aurrerapausoak baliatu nahi dira euskarak Interneten duen presentzia indartzeko”. “PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an. Haietatik % 16k baino ez zuten euskarazko edukia. […]