Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, Youtuber Lantegia ondu du, Youtube plataforman euskararen presentzia handitzeko xedearekin. 2009-2011 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da ekainare 7tik 20ra. Izena eman duten hurrenkeraren arabera onartuko dira parte-hartzaileak; beraz, ez da zozketarik egingo. Guztira, 240 plaza eta […]