2009-2011 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da ekainare 7tik 20ra. Izena eman duten hurrenkeraren arabera onartuko dira parte-hartzaileak; beraz, ez da zozketarik egingo. Guztira, 240 plaza eta 10 tailer izango dira (3 orduko saioak).
Ikastaroak Bilbon dagoen Euskararen Etxean egingo dira: ekainaren 28an, 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an. Goizeko ordutegia: 9:30etik 12:30era. Arratsaldeko ordutegia: 15:30etik 18:30era.
Bideoak sortu, editatu eta Youtube plataformara nola igo ikasteko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”.
Plazak mugatuak dira, eta izena eman ahala beteko dira. Inskribatzeko: www.bilbao.eus/euskara/btuber.