WhatsApp bere pribatutasun-aukeretako batzuk birdiseinatzen ari da, erabiltzaileek aukera gehiago izan dezaten informazio pertsonal bat kontaktu jakin bati erakusteko edo ezkutatzeko. WhatsApp-en erabiltzaileek, orain arte, beren pribatutasuna hiru ataletan kudeatzeko aukera izan dute: azken konexio-ordua, profilaren irudia eta profilaren informazioa. Erabiltzaileak berak erabakitzen du gainerako pertsonek informazio hori eskuratuko duten ala ez. Hala, pribatutasun hori […]