Bermeoko hiru ikastetxeetako (Eleizalde Ikastola, Sagrado Corazón eta I. Arozena B. Barrueta BHI) DBH 4. eta Batxilergo 1. mailetako ikasleek parte hartuko dute proiektuan. Ekimena Bermeoko Udalarekin lankidetzan garatu da. Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. Gogoeta prozesu hori ikastetxeetan egingo dituzten jarduera praktikoen […]