Urriaren 27tik 29ra egingo da Bilbon musika-industriari buruzko BIMEPRO jaialdia. Bada, Azkue Fundazioak eta Harrobia Ikastolak Streamer tailerra ondu dute lankidetzan jaialdi horren baitan, ostiralean, hilak 29, Euskalduna Jauregiko 0E aretoan, 10:00etatik 11:30era. Game Erauntsiko kide Garikoitz Larrañagak eta Yogurinha Borova trans artistak gidatuko dute saioa. BIMEPROren arabera, “hori guztia tokiko kultura sustatzeko testuinguru batean, […]