Birus eta eraso informatiko asko, telefono mugikorren edo ordenagailu finkoen aurkakoak, esteka baten bidez sartzen dira sistema eragilean. Horren adibide berria da Pegasus, munduko hainbat gobernuk oposizioko kideak eta kazetariak zelatatzeko kontratatu zuten spywarea. Software hori ekoitzi zuen NSO enpresak lotura bat bidaltzen zien biktimei, eta, irekitzen zutenean, Pegasus telefonoan instalatzen zen, sistemako segurtasun-akatsak baliatuta. […]