Nintendoren 8 biteko kontsolak mugarri bat ezarri zuen bideo-jokoen munduan. NES (Nintendo Entertainment System) plataformarekin batera jaio zen Super Mario Bros. Jokoa. Haren protagonista, gainera, konpainiaren maskota eta bideo-jokoen munduko ikono bihurtu zen. Nintendok ez ditu bere joko klasikoak berreskuratu bertsio mugikorrak merkaturatzeko SEGAk egin duen bezala, -kasu gehienetan, Mario Kart-en bertsio mugikorrak daudelako, adibidez-. […]