Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EPP) hitzarmena sinatu dute EPPren corpus linguistikoa Jaurlaritzaren esku uzteko, Jaurlaritzak 2019an abiatutako itzultzaile neuronala (www.euskadi.eus/itzuli) hobetzeko asmoz. Itunak lau urteko iraupena izango du eta beste lau urterako luzatu ahalko da. Jaurlaritzaren arabera, “Adimen artifizialari esker garatutako tresna da ITZULI, itzultzaile automatikoa. 2019an jarri zen martxan eta ordutik […]