Ikusgelak euskarazko bideo pedagogiko libreen erreferentziazko proiektua izan nahi du, eta bere helburu eta izatekoaren barnean darama idatzizko Wikipedia bideoz hornitzeko bokazioa, jakinarazi du Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Askotariko bideo pedagogikoak argitaratuko ditu Ikusgelak: filosofia, ekonomia, historia, matematika… Betiere, euskaraz eta modu askean partekatzeko xedearekin. Bideoak Hiru Damatxok ekoitziko ditu, eta Azkue Fundazioak bideo-sailetako bat […]