Europako Parlamentuak aurreko astean onartu zuen kargagailu unibertsal mota bakarra ezartzea Europar Batasunean merkaturatzen diren gailu elektroniko guztientzat. Parlamentuak hartutako erabakiaren arabera, 2024ko udazkenerako, sarri erabiltzen diren gailu elektroniko txiki eta ertain guztiek C Motako USB kargagailu bat erabili beharko dute. Hartara, bai mugikorrek, bai tabletek, bai eBookek, bai entzungailuek eta argazki-kamerek, besteak beste, C […]