Azkue Fundazioak babestutako “ElkarrizKATEA” literatur solasaldien edizio berria udazkenean argitaratuko du Booktegik

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa

katea

ElkarrizKATEA literatur elkarrizketen bosgarren edizioa azaroan eta abenduan plazaratuko du Booktegi plataformak. Azkue Fundazioak babestutako ikus-entzunezko egitasmoa da ElkarrizKATEA; edizio berria iragan astean grabatu zuten Bilbon kokatutako Euskararen Etxean. Hauexek izango dira denboraldi berriko protagonistak: Fito Rodriguez, Eider Rodriguez, Alaine Agirre, Lander Garro, Tere Irastorza, Josu Goikoetxea, Nerea Arrien eta Markos Zapiain. Booktegiren ikus-entzunezko proiektua […]

Osorik irakurri