Etxebarri BHI-ko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute proiektuan, hain justu, DBH 3koek eta Batxiler 1 eta 2koek. Ekimena Etxebarriko Udalarekin lankidetzan garatu da. Egitasmoaren xedea ondokoa da: digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian […]