Euskal Herriko bideojoko industria aztertuko dute Jokoteknia jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2022ko aza. 7a, 11:52

img-8075

Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren lau edizio egin dira orain arte. Lau jardunaldi horien harrera onaren ondorioz, bi erakundeek bosgarren jardunaldia egitea adostu dute, aurten Harrobia Ikastolarekin. Bosgarren edizioa azaroaren 12an egingo da, Harrobia Ikastolan, 9:45etik 13:00etara. Arratsaldean euskarazko bideojokoak ezagutzeko tartea egingo da. […]

Osorik irakurri