Bideojokoak euskararentzat udako ikastaroa ondu du EHU/UPVk uztailaren 12an, Euskararen Etxean, 9:00etatik 17:00etara. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da, bi hizkuntzetara aldi berean itzulita, eta Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako bideojokoen egoera aztertuko dute. “Katalanezko eta galizierazko egoeraz mintzatuko zaizkigu herrialde haietatik etorritako gonbidatuak: Akademian zer erakusten duten bideojokoei lotuta, euren hizkuntzaren erabilera bideojokoetan eta abar. […]