Urriaren 4an, 17:00etatik aurrera, STEAM Euskadi Topaketak prestakuntza-webinar-en ziklo berria abiatuko da. Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak jasoko dira, hezkuntza-egitasmo horien buru diren irakasleen eskutik. “Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola, irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna […]