Aurtengo Euskarabildua Utopiatik egunerokora Google gabe, aukera burujabeak badira izenburupean egingo da urriaren 26an, Donostiako San Telmo museoan, 9:00etatik aurrera. “Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. […]