Gaitu proiektuak euskarazko ahotsak grabatzeko kanpaina abiatu berri du, Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, teknologiei euskara irakasteko asmoz. Hartara, euskal hiztunei eskatu diete gaitu.es atarian sartzeko haien ahotsa grabatzeko. Teknologia berriei euskaraz irakasteko kanpaina gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Donostiako Tabakaleran. Hala, idatzita dagoen esaldi bat irakurtzeko aukera dago webgunean, ozen jasotzen den bitartean. Behin burututa, […]