Urtero legez, aurten ere Durangoko Azokako Landakogunean kokatutako Kabi@ eremuan, euskarazko kultura digitalari lotutako proiektu digitalak jasoko dituzte, abenduaren 6an eta 7an. Azkue Fundazioak, hain zuzen, Bziber egitasmoa aurkeztuko du, Topagunearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, azken horrek TikTok sarean gazteentzat egiten den euskarazko lehiaketaren inguruko ikerketa egin baitu. “Teknologia eta kultura libreen gunea da Kabi@. […]