Datorren martxoaren 20an, Nortasuna Sarean jardunaldia egingo dute San Telmo Museoan, 18:30etik 20:30era, Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe? lelopean. “Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanen inguruan arituko gara. Zer da eta nola funtzionatzen du? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? […]