Barakaldoko, Portugaleteko eta Santurtzi zortzi ikastetxek parte hartuko dute Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian, martxoaren 13an eta 20an. Guztira, 381 ikasle. Egitasmoa Azkue Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Portugaleteko Udalaren laguntzaz. Sei tailer praktiko, bi hitzaldi interaktibo, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat eta Memeka lehiaketaren aurkezpena […]