"Arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko", eman diote sostengua manifestazioari. Legea "arma politiko" gisa eta "mehatxu egiteko" ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak "dagoeneko beteta dauden zigorrak luzatzea eta graduak lortzea galaraztea" du helburu. Gainera, espetxe politika "krudela" dela salatu dute.