Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, gero eta argiago ikusten dute, osteguneko greba orokorra ez dela edonolakoa izango. 170 greba batzorde sortu dira Euskal Herri mailan gaurdaino eta 1500 enpesa inguruk erantzun diote deialdiari. Bakoitzak bere aldarri finkoak dituen arren, helburu bateratua dute kolektibo guztiek; lan, bizi eta pentsio duinak eskuratzea gizabanako guztietzat. Horretarako parte hartuko dute besteen artean, kolektibo feministak, ekologistak, LGTBI, gazte, langabetu eta etxeko langileenak. ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuen eskutik datorren greba honetan, argi daukate pekarizazio egoeratik irteteko giltza langileen batasuna dela. Horregatik, urteetako lanak ahalbideratu duen greba eskubideari erantzunaz aztarna utziko duen eguna izango delakoan daude. Hala eta guztiz ere, salatu dute akordio batera iristeko esperantzarekin proposamen zehatzak helarazi dizkietela patronal zein lehendakariari baina baten zein bestearen aldetik erantzun hutsalak jaso dituztela.