Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak izango dituzte ardatz. Mikel dugu antolatzaileetako bat eta berak aurreratu dizkigu egitarauaren inguruko xehetasunak.