Auzoak aipatu ditu, eta obra txikiak obra handiak direla azpimarratu du alkateak. Oroitzapenerako eta akordiorako legegintzaldia izango dela adierazi du. Bizitako egoera latzak izan ditu gogoan, eta ondoren udal gobernuak adostasunerako duen gaitasuna azpimarratu du. Agintaldirako adostuta zutenaren %81 bete dela adierazi du alkateak. 118 neurri eta 40 milioiko aurrekontu gehigarria izan du legealdiak. Proiektu batzuk aipatu ditu gaurko agerraldi berezian, hala nola euskara plana. Hemen entzungai goizeko laburpena.