Aurrekoetan aipatu bezala, behar beharrezkoa ikusten dugu Bilboko euskaldunok aktibatzea eta, bide horretatik, geure helburua ahalik eta eskaera gehien batzea da, batetik Udalak ematen digun harrera euskarazkoa izan dadin behingoz eta, bestetik, helduen doako euskalduntzea bermatu dezan.
Joan den larunbatean, Uribarri Egunean egon ginen eta han jarri genuen mahaian informazioa eskaini genuen eta eskaerak batu genituen.