Lan ordutegietan malgutasuna eukiteak krisitik urteten lagunduko dauela dinoe BFAk eta Bilboko Udalak. Lan hartuemonetan aldaketak ezarteko DenBBora izeneko programea aurkeztu dabe gaur Bilbon. Hamarkada askotan, ordutegi itxi eta finko batzuek, langileak bulegoetan arratsaldeko 8rak arte eukiarazo dabez. Gaur egun enpresetako egoitzatan goiz eta arratsaldeko ordutegi luze horreek produktiboak ez dirala uste dabe Foru Aldundiak eta Bilboko udalak. AEBetan Google enpresak dauen lan ordutegien politikea adibide lez hartuta Bizkaiko 7 enpresa DenBBora izeneko proiektu honetan murgildu dira. Pilar Ardantzak BFAko gizarte ekintzarako diputaduaren arabera lan ordutegien malgutasunak enpresei onurea baino ez deutse eragingo. Lehen aitatutako 7 enpresen artean Artez Euskara Zerbitzua Kooperatibea, Mutualia, Tahona Artesanal okindegia barritzailea edota transformadoreen Mungiako Arteche lantegia topau geinkez. Oihane Agirregoitia Bilboko bardintasunerako zinegotziak datu gehiago emon deuskuz.