uriola.eus

Sabin Goirigolzarri: "Bilbon ia ezin da 700 eurotik beherako alokairurik topau"

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Bizkaian etxebizitza baten bataz besteko alokairuak mila euroko prezioa gainditu dau. Pisos.com webguneak egindako ikerketa baten arabera aurtengo lehen hiruhilekoan alokairuaren bataz besteko prezioa Bizkaian hileko 1.004 eurora ailegau da. 

Bizkaiko lurraldea estaduko alokairurako etxeen hirugarren probintziarik garestiena da gaur egun. Mungialdeko Iturburu inmobiliariako ordezkaria dan Sabin Goirigolzarrik esan deuskunaren arabera alokairurako etxeen eskeintzea oso txikia da. Eskaria, ordea, oso handia. Salmentarako etxebizitzen errealidadea oso bestelakoa dala esan deusku Sabin Goirigolzarrik, eskari handia egon arren beste horrenbesteko eskeintzea dagoalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa