Joera hori familien ezagutza falteagaitik izaten dala uste dabe UBIKAREn. UBIKARE enpresak pertsona nagusien edo menpekoen etxeak berregokitzen dabez eta autonomoago biziteko laguntzea emoten deutse. Orain dala hilabete batzuk sortu zan start-up hau handitzen eta handitzen dabil dagoeneko ehundik gora bezero batu dauz. UBIKARE-k Getxon, Bilbon, Gasteizen eta Donostian egoitzak daukaz eta hori gitxi balitz orain dala ez asko ON saria emon deutse. UBIKARE-ko sortzailea dan Nerea Amenabarregaz berba egin dogu.