Javier Onaindia kazetari lez hasi zan Bizkaia Irratian 1992an eta irrati horretako zuzendari da 2010etik aurrera. Manu Agirrek hamabost urte daroaz ‘Gehilan2000’ enpresan, azken hamarrak gerente lez. Biak arduratuko dira irrati bien zuzendaritzaz, komunikazinoaren eremuan marka guztiak hautsiz, 31 urtez Herri Irratiko zuzendari izan dan Fede Merinoren lekukoa hartuz.
Hiru hamarkadatan, Merino irratiko zuzendari izan da eta eguneroko irratsaioetan be parte hartu izan dau eta bardin jarraituko dau aurrerantzean be, zuzendaritza barriagaz lankidetzan.
Baterako lana
Baterako lana hobetzeko helburuagaz, irrati biak gaur egun Herri Irratia-Radio Popularrek Bilboko Mazarredo zumardian dauan egoitzan kokatuko dira. Bateratze honi esker, koordinazinoa, baterako lana eta emisora bien arteko sinergiak ahalbideratuko dira, biek ala biek euren nortasunari eta emisionari eutsiz.