Athleticen hauteskundeetan emakumeen fubola ez da izan ardatz garrantzitsua orain arte. Baina, hemendik aurrera izango dala uste dau Ainhoa Tirapu Athleticeko atezain ohiak. Emakumeen Futbol Liga Profesionaleko hauteskundeetan aurkeztuko da Tirapu. Athletic-Celta partidua komentetan egon zan Bizkaia Irratian, eta partidu ostean eginiko alkarrizketan egin euskun berba emakumeen futbolari buruz.