Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia euskaldunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da. Euskerearen garapena eta normalizazinoa dira irratsaio berezi batzuen helburuak. Bizkaia Irratiaren programazinoaren helburu nagusia entzule guztientzat atsegina izatea da. Ohiko saioak eta musikalak tartekatzen dira, batez be musika euskalduna eskeiniz. Bizkaia Irratia da Bizkaitik Bizkai osorako programazino guztia euskera hutsean emitiduten dauan bakarra. Horrez gain, programazinoa goitik behera bizkaiera hutsean egiten dauan bakarra da. www.bizkaiairratia.com

"Deseskalatzea" edo "leuntzea"

2020 mai 07

Adolfo Arejita Lbayru Fundazinoko zuzendaria gure artean izan da  Euskerea Hobetzen tartean.
Premiazko neurriak premiazko egoera bati erantzuteko

2020 mai 07

 Krisia gehien sufridu daben personei eta sektorei begira, Bizkaiko Foru Aldundiak `Bizkaia Aurrera´ plana indarrean jarriko dau maiatzaren 11tik aurrera. Plana 95,5 milioi eurokoa da eta …
Nahia Idoiaga (EHU): "Krisialdi honetan behar personalak bigarren mailan itxi dira, adintxikikoenak are gehiago"

2020 mai 07

 Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa talde bat bizi dogun konfinamendu egoera honek haurrei, umeei zelan eragiten deutsen ikertzen dabil. Bilboko Hezkuntza fakultadeko hezitzaileek, psikologo…
Israel Escalante: "BFAk Bizkaiko Ronbin Hood izan behar dau"

2020 mai 07

BFAren plan ekonomiko barrian aldaketak egiteko proposatu dau Elkarrekin Bizkaia koalizinoak. Podemosek eta Ezker Anitzak osatzen dabe Elkarrekin Bizkaia koalizinoa. Koalizino honek Bizkaiko Batzar N…
Binilozko diskoa kaleratu dau Arratiako MG Bandak

2020 mai 07

"Ama Sua" dauka izena taldearen laugarren lanak. Modu analogikoan grabau eben urtarrilean diskoa Bilbon. Taldearen ametsa zan honakoa eta bete egin da. Bost kantuk osotzen dabe lan barria. …
Udagoieneko txotxongilo jaialdi desbardinek neurriak eskatu deutsiez agintariei

2020 mai 07

Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo jaialdiaz gain beste hainbat jaialdik, Udazkeneko Jaialdien Sarea osotzen dabenek, agiria bialdu deutse kultura ministerioari. Neurriak eskatzen dabez euren egoerea o…
Udaltop-ek aurten eremu sozioekonomikoan jarriko dau fokoa

2020 mai 06

 Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketea, Udaltop, maiatzaren 14an egingo da. Covid-19ak eragindako egoerea dala-eta, jardunaldia egokitu eta moldatu egin behar izan dabe. Online egingo da aurten…
Gure bihotzak, minutu baten bost bat litro odol ponpatzen ditu

2020 mai 06

Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna gaur bihotzaren inguruan berbetan izan dogu.
Claret Enea, klaretarren lan bikaina

2020 mai 06

Agustin Ortiz fraile klaretarragaz berbetan izan gara Lau Haizetara saioan. Bilbon dago Claret Enea, 2004an San Francisco, Bilbao La Vieja eta Zabala auzoetan etxe bizitza barik eta behar izenean ego…
Gorbeia hutsik dago konfinamendu sasoian

2020 mai 06

Joseba Elorrieta Gorbeiako aterpetxeko ardurdunetako bategaz barriketan izan gara Goizeko Izarretan saioan. Martxotik Arrabako landetako aterpetxean dagoz, eta inor ez dabela ikusi esan deusku. Hori …
Genetikea eta gorputzak birusari emoten deutson erantzuna lotuta ei dagoz

2020 mai 06

Genetikea eta norberaren gorputzak birusari emoten deutson erantzuna lotuta dagozala uste dau Ana Zubiaga katedradunak. Zubiaga EHUko Genetikan Katedraduna da eta gaur Goizeko Izarretan saioan euki d…
Gurutze Arregi Azpeitia etnografoa hil da

2020 mai 06

Gizarte eta Politika Zientziatan lizentzuatu zan Deustuko Unibertsidadean. Soziologian doktore egin zan Bizkaiko ermiten ganeko tesiagaz. Labayru Fundazioko Etnologia saileko zuzendaria izan zan eta …