Bizkaia Irratia euskaldunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da. Euskerearen garapena eta normalizazinoa dira irratsaio berezi batzuen helburuak. Bizkaia Irratiaren programazinoaren helburu nagusia entzule guztientzat atsegina izatea da. Ohiko saioak eta musikalak tartekatzen dira, batez be musika euskalduna eskeiniz. Bizkaia Irratia da Bizkaitik Bizkai osorako programazino guztia euskera hutsean emitiduten dauan bakarra. Horrez gain, programazinoa goitik behera bizkaiera hutsean egiten dauan bakarra da. www.bizkaiairratia.com

Zelula haztegia

2018 ira 24 None

 Histocell biofarmazia enpreseak Larrabetzun zabaldu dau lantegia. Produktu biologikoetan oinarrituta egiten dabe lan, eta zelulak hazten ditue kirofanoetan pazienteei inplantetako. 
Etorkintzaren jardunaldiak urrian

2018 ira 24 None

 30 urte baino gehiago daroaz Etorkintzak adikzinoen inguruan lanean, 1994tik, eta jardunaldiak eratu ditue urri hasierarako: alkoholaz, kalamuaz eta bestelakoez jardungo dabe. 
Eneko Atxa: "Larrabetzu, Bilbo, Tokio ta Londreseko jatetxeen zirkulua ondo itxi gura dot"

2018 ira 22 None

Sukaldari zornotzarragaz Bilbokatessen topaketa gastronomikoaren aurkezpenean egon gara. Azkuna Zentroan domekara bitartean Bilboko hainbat ostalaritza zentrok eskeinitako pintxoakaz batera garagarda…
Atun gorriaren markajea astegoien hoentan

2018 ira 21 None

 Bermeo Tuna Tagging Race ekimena egingo dabe, Bermeo Tuna World Capital erakundeak eratuta.  Atun gorriak harrapau, markau eta itsasoratuko ditue, datuak eskuratzeko asmoz. 
Eneko Calle:"erakundeek ez dabe %0'7a lankidetzara bideratzen, nahiz eta legeak agindu"

2018 ira 21 None

 Garapenereko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundearen 30. urteurrena dala-eta balantzea egin deusku Eneko Callek. Urteotan lan handia egin dala nabarmendu deusku, eta hutsune batzuk be bai…
Bizkaian 15 gida-txakur dagoz, bakotxak 35 mila euro balio dauz baina ONCEk doan emoten dauz

2018 ira 21 None

Ikusmen arazoak dabezanei laguntzeko txakurrak dira. Animalia honeek trebatzeko egoitza nagusia Madrilgo Bohadilla del Monte herrian dago. Hantxe azken 28 urteetan 2.500 gida txakur trebatu dabez. B…
Kofradien ingurukoak aztertzen domekara arte

2018 ira 20 None

 Bertoko eta Espainiako estaduko makina bat kofradiatako 300 bat lagun batuko dira Bilbon egunotan hainbat gai aztertzeko. Mesedeetako Amaren kofradiak 75 urte bete ditualako egingo dabe berton.…
Igor Antonek agur txirrindularitzeari

2018 ira 20 None

 Igor Anton txirrindularia Bizkaia Irratian izan dogu. Bere kirol ibilbidearen amaieran, luze eta zabal berba egin dau Ager Sarduik Galdakaoko kirolariagaz
"Ardi Txakur txapelketea" erabiltzeko gomendioa

2018 ira 20 None

 Adolfo Arejita Labayru Fundazinoko zuzendariak euskerearen inguruan kontu ugari aipatu deuskuz . Besteak beste "Artzain Txakur Txapelketea" barik "Ardi Txakur txapelketea" e…
Eskuak ondo garbitzea osasun segurtasunerako neurrietarikoa

2018 ira 19 None

 Pazienteen Segurtasunerako Astea da hau, Osakidetzak antolatuta, eta informazinoa zabaltzen dabilz. Pazienteen inplikazinoa lortu gura da euren segurtasunean, norberak be egin leikena eginda. E…
Hondakinen balorizaino energetikorako planten biltzarra hasita

2018 ira 19 None

 Zabalgarbik eta Bilbok hartuko dabe kongresua irailaren 21era arte. "Hondakinetik energiara: ekonomia zirkularra posible eginez" goiburua erabiliko dabe, eta Zabalgarbik protagonismoa…