Deustibarra eta Zorrotzaurreko mapa berezia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 11a, 08:00
Irudiak: Andrea Acosta

Gora eta behera ibili ostean, eta bazter guztietatik eta bazter guztietara begiratu ondoren, mapa berezia osotu dau Andrea Acosta artista kolonbiarrak, Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan ikusitakoarekin. Erabilera-gidaliburua erakusketa urriaren 12ra arte Rekalde aretoan egongo da. Komanditario Berriak taldeak egindako enkarguaren emoitzea da.

Bilbo uriaren lehenaldi industriala agirian dago daborduko Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberako inguruetan. Auzuneotan gora eta behera ibili ostean, eta bazter guztietatik eta bazter guztietara begiratu ondoren, mapa berezia osotu dau Acostak.

Sarritan Bilboko mapatik kanpo geratzen dan paraje horreen ganeko gogoetea enkarguz egin dau, Komanditario Berriak ekimeneko arduradunek eskatuta. Industrialdea berreskuratzeko proposamena egin eutsien Acostari, Bilboko azkenengo urigintza planen kontrapuntu moduan. Espazio postindustrialekaz arduratuta dagoen herritar talde batek bultzatu dau egitasmoa.

Komanditario Berriak gizartetik sortutako artea bultzatzeko plataforma bat da, gizataldeen beharrizanei erantzuna emoteko artelanak bideratuz. Kontzeptua orain 20 urte Frantzian sortu zan, François Hers artisteak bultzatuta. Euskal Herrian, Artehazia alkarteak daroa programea.

Bizkaie!