Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 11a, 08:00

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazinoak Bono Denda kanpainearen beste edizino bat abiarazoko dabe, Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen lankidetzeagaz. Lurraldeko komertzioetako konsumoa sustatzeko asmoz antolatutako kanpainea barikuan, abenduaren 11ean, hasiko da, eta 2016ko urtarrilaren 30era arte iraungo dau. Kanpainearen aurreko edizinoetan legez, aurten be 15.000 bono jarriko dira salgai, bakotxa 40 euroan; bono bakotxagaz 50 euroko erosketak egin daitekez, kanpaineari atxikitako edozein komertziotan.

BBKren zerbitzu orotarako kutxazainetan erosi daitekez bonoak, edozein kreditu edo zordunketa txartel erabilita. Muga bat ezarri da bonoak ateratzeko: txartel bakotxeko bi. Halan da be, ez dago mugatuta zenbat bono erabili leikezan persona bakotxak. Era berean, Internet bidez be erosi daitekez bonoak (www.cecobi.es eta www.kutxabank.es), baina kutxazainetan jaso behar dira.

Dana dala, erosketa bakar baterako erabili ahal izango da Bono Denda, eta, beraz, bono bi edo gehiago ezin izango dira metatu txartel edo faktura batean. Halan da be, konsumitzaileak dituan Bono Denda beste erosketa egin ahal izango dira.

Kanpainearen arduradunek gogorarazo dabenez, hurreko dendetan konsumoa suspertzea da kanpainearen helburua, eta, batez be, gehienez hamar langile dituen komertzio txikietarako da (langile autonomoak eta besteren konturako langileak kontuan hartuta). Aurreko edizinoetan legez, kanpaineagaz bat egin daben saltokietan bereizgarri bat jarriko da, erraz ikusteko moduko leku batean (erakusleihoan, esaterako), konsumitzaileek erraz identifikau deiezan.

Bono Denda kanpainea 2012an hasi zan, eta dagoeneko bost edizino egin dira, horreetakio bi 2014ko eta 2015eko udabarrietan. Danetara, 110.000 bono saldu dira eta salmentak 8.514.183 eurora heldu dira. Azken edizinoetan, 78,14 euro izan da bono bakotxeko batez besteko erosketea.


Bizkaiko Kultur Txartela

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabank erakundeak eta Cecobik Bizkaiko Kultur Txartela (BKT) programea abiarazo dabe eguen honetan, abenduaren 10ean, kultur produktuen konsumoa sustatzeko helburuagaz.

Bizkaiko Kultur Txartela Kutxabanken erosi daiteke, BBK txartelaren eta zerbitzu orotarako kutxazainen edo antzekoen bidez, eguen honetatik 2016ko urtarrilaren 27ra arte, eta urtarrilaren 30era arte konsumidu ahal izango da. Txartel bategaz aukerea egongo da kategoria bakotxeko sei Bizkaiko Kultur Txartel erosteko.

Danetara, 12.750 txartel jarriko dira salgai, hiru kategoriatan. A muetako txartelak 32 euro balio dau, eta edozein kultur produkturako balioko dau (B edo D motetako BKT txartelakaz eros daitekezan produktu eta zerbitzuak izan ezik).

B muetako txartelak 28 euroko prezioa izango dau, eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, kontzertuak) eta museoak bisitetako erabili ahal izango da. Azkenik, D muetako txartelak 24 euroko prezioa izango dau eta euskeraz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, kontzertuak) erabili ahal izango da.

Bizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean. Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak finantzauko dau txartelaren prezioaren eta erosketa balioaren arteko aldea.

Osorik irakurri