Euskal eskulturea zinemearen bidez errepasauko dau Rekalde aretoak

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, martitzena, hasita, zortzi saioko zikloa eskainiko dabe Bilboko Rekalde aretoan, Eskulturea Euskadin zinemearen bitartez izenburupean. Bertoko eskultore ezagunenen ibilbidea eta joera artistiko nagusiak ezagutzeko filmak emongo ditue, adituen azalpen eta guzti. Lehenengo saioan, La pasion de Camille Claudel emongo dabe.

Jesus Lizasoren artelanakaz Rekalde aretoan ipinita dagoan erakusketearen osogarri da zinema zikloa. Dobako jarduerea da eta leku kopuru mugatua dago. Gaur, zezeilak 16, hasi eta apirilaren 19ra arte egingo ditue saioak, martitzenetan.

Emonaldi bakotxean, film bat edo batzuk ikusi eta aditu baten azalpenak entzuteko aukerea egongo da. Esaterako, gaurko saioan, Jose Julian Bakedanok egingo dau berba. La pasion de Camille Claudel emongo dabe, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bruno Nuytten-ek 1988an zuzendutako filma da hori eta gaztelaniaz azpititulauta emongo dabe.

Hurrengo emonaldiak (danak 18:00etan), honeek izango dira:

Zezeilak 23: Richard Serra, thinking on your feet (Maria Anna Tappeiner, 2007), jatorrizko bersinoan.

Martiak 1: Sketches of Frank Gehry (Sidney Pollack, 2005).

Martiak 8: Ikuska 9 (Jose Julian Bakedano, 1980, euskeraz eta gaztelaniaz), Three Basque sculptors (Jose Julian Bakedano, 1983) eta Nagel (Jose Julian Bakedano, 1984).

Martiak 15: Oteiza 1908-2008... y sigo (Alberto Gorritiberea, 2008, euskeraz eta gaztelaniaz) eta Esculapio y otros materiales sobre Vicente Larrea (Juan Pablo Zabala, 2011, gaztelaniaz).

Apirilak 5: Chillida, retrato en casa (Jose Julian Bakedano, 1983) eta Zabalaga, el jardin del genio (Karmelo Vivanco, 2001).

Apirilak 12: Nortasuna (Pedro de la Sota, 1976) eta Dunbots (Gerardo Armesto, 1982).

Apirilak 19: Nestor Basterretxea, una declaracion (Jose Julian Bakedano, 2013, gaztelaniaz).

Osorik irakurri