Igazko neguan alpinismoaren historian sartu zan Alex Txikon mendizale lemoarra, Nanga Parbateko neguko lehenengo igoerea lortuta. Aurten, barriro pentsau dau inork egin bakoa egitea: Everest, munduko tontorrik altuena (8.850 m), igongo dau, neguan eta oxigeno barik. 1980tik inork ez dau igon Everest neguan, eta oxigeno barik ahalegintzen lehenengoa izango da Alex Txikon. Lantalde txiki eta gazte baten laguntzinoa izango dau.